2007/12/04

BIHOTZ GAZTEA IKASTOLAREN 40. URTEURRENA

Orain dela 40 urte Bizkaiko ezkerraldeko herrialde batean, Santurtzin hain zuzen ere, Bihotz Gaztea ikastola sortu zen. Horregatik, urte osoan zehar ikastolak hainbat ekintza burutu ditu. Pasaden larunbatean ( abenduaren 1ean) 40.urteurrena ospatu zuten Santurtzin jaialdi bat prestatuz. Serantes Kultur Aretoan omenaldi bat egin zuten urte guzti hauetan ikastola aurrera eramaten lagundu duten guztiei eskerrak ematenez eta ikastolaren istorio gogoraraziz. Oso unkigarria eta polita izan zen. Omenaldiaren ondoren herrian jai giroa izan zen nagusi egindako bazkaria eta ondoren herriko parkean izandako erromeriarekin bertan ikasle, irakasle, guraso, aiton- amonak eta guzti dantzatu zuten. Espero dugu guztion lanaz eta laguntzaz beste hainbeste urte ospatzea. Hona hemen Ikastolaren istorioa azaltzen duen ipuina.