2007/12/04
2007/11/20
EUSKARAREN EGOERA IRUÑEAKO HAUR ESKOLETAN
Iruñean dauden hamasei haur eskoletatik bi baino ez dira euskaraz eta biak auzo berean daude gainera. Beraz, seme- alabak euskaraz hazi nahi dituzten gurasoek bazterketa jasaten ari dira. Iruñeako guraso askok eta hezkuntza arloko zenbait profesionalek egoera hau ikusirik "Haur Eskolak Euskaraz" plataforma osatu zuten udalari hiriko haur eskoletan dagoen euskarazko eskaera asetzeko exigituz.
Azkenego hilabete hauetan datuak bilatzen, egoera aztertzen eta bilerak egiten ibili dira. Iruñeako bi haur eskola hauetan 123 ume besterik ezin dira matrikulatu, hau oso kopuru txikia da eta ez du dagoen eskaera asetzen. Aurten ume kopuru hauek besterik ezin izan dira matrikulatu haur pilo kanpoan gelditu direlarik. Plataformak oso egoera larritzat jo du ume guzti hauei beren hizkuntzan hazi eta ikasteko eskubidea urratzen dabiltzalako.Nahi izanez gero albiste hau berria aldizkarian aurki dezakezue.

2007/10/16
2007/10/09
HAUR ESKOLA PRIBATUEN KEZKAK
Haur eskola pribatuak kezkaturik daude Nafarroan Zentro askok 0-3 zikloa arautzen duen dekretua egokitzeko zailtasunak dituztelako. Nafarroako Gobernuak hiru urteko epea zehaztu zuen jada zabalirik zeuden haur eskola pribatuak legera egokitzeko. Lege honetara egokitzeko zailtasunak izan dituzten haurtzaindeagiek beraien ateak itxi beharko dituzte nahiz eta guztien artean 1452 ume zaintzen dituzten. Haur eskola hauen arazorik larriena espazio falta da eta horregatik Nafarroako haur eskolen presidenteak arazo honi konponbidea bilatzen dabil haur eslola hauen etorkizun iluna aldatzeko asmoz.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)