2008/01/18

NIKARAGUA 07

2oo7ko hasieran Haur Hezkuntzako hiru ikaslek Nikaraguara joan ziren bi hilabetez praktikak egitera. Han atera zituzten argazkiez baliaturik bideo bat osatu zuten. Paso Real izeneko komunitatean egon ziren argindarrik eta edateko urik ez zutelarik.
Bertako ludotekaz arduratzen ziren.Hasiera batean lau ume zituzten, geroago bederatzi eta azkenik dezente gehiago.

Hala ere, ikasleen hitzetan beste zentzu batean eurek baino aberatsagoak zirela erakutsi zieten.

2007/12/04

BIHOTZ GAZTEA IKASTOLAREN 40. URTEURRENA

Orain dela 40 urte Bizkaiko ezkerraldeko herrialde batean, Santurtzin hain zuzen ere, Bihotz Gaztea ikastola sortu zen. Horregatik, urte osoan zehar ikastolak hainbat ekintza burutu ditu. Pasaden larunbatean ( abenduaren 1ean) 40.urteurrena ospatu zuten Santurtzin jaialdi bat prestatuz. Serantes Kultur Aretoan omenaldi bat egin zuten urte guzti hauetan ikastola aurrera eramaten lagundu duten guztiei eskerrak ematenez eta ikastolaren istorio gogoraraziz. Oso unkigarria eta polita izan zen. Omenaldiaren ondoren herrian jai giroa izan zen nagusi egindako bazkaria eta ondoren herriko parkean izandako erromeriarekin bertan ikasle, irakasle, guraso, aiton- amonak eta guzti dantzatu zuten. Espero dugu guztion lanaz eta laguntzaz beste hainbeste urte ospatzea. Hona hemen Ikastolaren istorioa azaltzen duen ipuina.

2007/11/20

EUSKARAREN EGOERA IRUÑEAKO HAUR ESKOLETAN

Iruñean dauden hamasei haur eskoletatik bi baino ez dira euskaraz eta biak auzo berean daude gainera. Beraz, seme- alabak euskaraz hazi nahi dituzten gurasoek bazterketa jasaten ari dira. Iruñeako guraso askok eta hezkuntza arloko zenbait profesionalek egoera hau ikusirik "Haur Eskolak Euskaraz" plataforma osatu zuten udalari hiriko haur eskoletan dagoen euskarazko eskaera asetzeko exigituz.
Azkenego hilabete hauetan datuak bilatzen, egoera aztertzen eta bilerak egiten ibili dira. Iruñeako bi haur eskola hauetan 123 ume besterik ezin dira matrikulatu, hau oso kopuru txikia da eta ez du dagoen eskaera asetzen. Aurten ume kopuru hauek besterik ezin izan dira matrikulatu haur pilo kanpoan gelditu direlarik. Plataformak oso egoera larritzat jo du ume guzti hauei beren hizkuntzan hazi eta ikasteko eskubidea urratzen dabiltzalako.Nahi izanez gero albiste hau berria aldizkarian aurki dezakezue.

2007/10/16

UMEAK 3 URTEKO GELA BATEAN

http://es.youtube.com/watch?v=HLFO_Sz1bns

2007/10/09

http://www.iraurgi.com/hezkuntza.cfm?atala=azpi_hezkuntza_eskaintza&id=21&hizkuntza=0

HAUR ESKOLA PRIBATUEN KEZKAK

Haur eskola pribatuak kezkaturik daude Nafarroan Zentro askok 0-3 zikloa arautzen duen dekretua egokitzeko zailtasunak dituztelako. Nafarroako Gobernuak hiru urteko epea zehaztu zuen jada zabalirik zeuden haur eskola pribatuak legera egokitzeko. Lege honetara egokitzeko zailtasunak izan dituzten haurtzaindeagiek beraien ateak itxi beharko dituzte nahiz eta guztien artean 1452 ume zaintzen dituzten. Haur eskola hauen arazorik larriena espazio falta da eta horregatik Nafarroako haur eskolen presidenteak arazo honi konponbidea bilatzen dabil haur eslola hauen etorkizun iluna aldatzeko asmoz.